







GAZTELA ETA LEONGO ONDARE ERAIKIAREN ARTXIBO ETA IKERKETA ZENTROAREN PROIEKTUA
Proposamenaren muina, amortizazio eta mantentze lan ezagatik galdutako eraikuntzaren perfila berreskuratzea izan zen, aurria kontsolidatuz eta erabilera berri baterako eraikin hau berreskuratuz eta bide batez, herriarentzat zuzkidura publiko eta kultural berri bat sortzen da.
Eraberritze lanen prozesuan eraikuntza originalarekin leial mantentzea zen helburua, bai mantentzen diren ataletan eta bai desagertu direnetan, eta horretarako dauden baliabide guztiak erabili ziren: argazki zaharrak, artxibo historikoak, ikerketa arkeologikoak, e.a.
Proposatutako aktibitate berriaren erabilera beharrak eraikuntzaren, hau da, monumentuaren izaeraren pean geratzen dira, aldi berean erabilera horrek berak berriz ere izateko eta irauteko aukera ematen diolarik eraikuntzari.