







Previous
Next
GOIKO-ERROTA ETXEBIZITZA ETA ERROTAREN ERABERRITZEA, ALBIZTUR
Igaran errekaren ondoan, hezetasuna eta mantenu faltagatik egoera txarrean zegoen errota eta eraikuntzan, etxebizitza eta moto zaharren berriztapenerako tailerra jartzea zen eraberritze proiektuko helburua.
Egurrezko egitura berria osatu zen lehengoaren ispilu eta harrizko hormak biluztu. Errotaren makineria, hau ere eraberritua eta etxearen ardatz, espazio guztietatik ikusgai jarri zen espazioen banaketa berrian.
Etxeari erantsita dagoen presan ere iragazgaizte lanak egin ziren, etxebizitza barruan bizi kalitatea bermatzeko.