MENDAROKO JAUNGUA BASERRIAREN ERABERRITZEA

Bi bizitza koxkor, ukuilu eta ganbara zituen etxe batean, bizitza bakarreko etxea osatu zen eraberritze proiektuan. Egurrezko egiturak deformazio haundiak zituenez eta solairuen altuerak egokiak ez zirenez, barrutik dena hustu zen etxea egitura berriaz osatzeko.

Etxeak berak eman zizkigun aukera guztiak kontutan eduki ziren eta ondo zeuden elementuei bere balioa aitortuz, mantendu egin ziren. Gainontzekoekin barne konposizio bolumetriko berria egin zen, beti ere argitasunaren bilaketaren xedean eta barruko eta kanpoko espazioen arteko erlazioa bereziki zainduz.

Barruko espazioen banaketa komunikazioen ardatzaren inguruan osatu zen (igogailua eta eskailerak), solairu desberdinen artean ikusmenaren aukera utziz. Aerotermia eta Aireztapen Mekaniko Kontrolatua sartu ziren instalakuntzetan.

Scroll to Top